XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bigaroa (Littorina littorea), busanoa (Murex brandaris]), eta Gibbula-k ere kontsumitzen dira, Zefalopodo taldekoak ugari kontsumitzen direla ahantzi gabe (Espainia, Japoniaren ondotik munduko bigarren kontsumatzailea da), baita olagarroak (Octopus, Eledone), txipiroiak (Loligo), sepiak edo txibiak (Sepia) eta horrela, ohituraren ohituraz, kontsumitzen diren 100 molusko espezietara helduz.

Uzta arlo hau batere mesprezugarri izan gabe, egia da, kontsumitutako moluskuren gehiengoa aipatu ditugun espezie gutxi batzurengandik datorrela, gizakiak, bere banaketa komertzialerako lantzen dituenak, alegia.

Agian, Japonian eman ziren, orain dela 4000 urte, ostren lehendabiziko hazkuntza saiaketak, berauek, 2000 urte geroago, erromatarrengandik bultzatuak izan zirelarik, ostren mantenimendu eta hazkuntzarako ostroaria deitutako eraikuntzak izanik.

Egun, FAO erakundeak emandako molusku dezberdinen hazkuntzari buruzko datuen arabera, 1975. urtean mundu guztian, urteko tonelada kopurua hau zen: 591386 ostra, 328517 muskuilu, 38851 Tn. txirla, 62600 bieira eta 29987 berberetxo eta bestelako molusku.

Muskuilua lantzeko bateak, galiziako itsasadar batetan.